XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zatiketa (:)
Irakasleak 12 birla banatzen ditu 4 mutikoren artean.
Bakoitzarentzat zenbat?.
Irakasleak mutiko bakoitzari bana emateko, 4 birla bear ditu.
Lenengo banaketa ondoren, 8 birla gelditu dira.
Bigarren banaketa ondoren, 4 gelditu dira.
Irugarren banaketa ondoren, ez da birlarik gelditu, 0 gelditu da.
Irakasleak birla banako iru banaketa egin ditu.
Mutiko bakoitzak 3 birla artu ditu.
Irakasleak 12 birla oien zatiketa (banaketa) egin du 4 mutikoen artean.
Zati berdiñetan banatzea da zatiketa.
Onela idazten dugu: 12 birla: 4 = 3 birla.
Banatzen dugun zenbakia,12 birlak, zatigaia da izenez.
Banaketa-aldiak adierazten dituana, 4, zatikari da izenez.
Ateratzen dana,3 birlak, zatitza edo emaitza da.
Aztertu ongi
Zatitza x zatikari = zatigaia.
Osotu